Nonahi begiratu eta dena berdin. Egoera mantentzen da.
Ezkerraldean
oraindik zortzi fitxak tente irauten dute.
Eskuinaldean
beste hiru, galduta, itotzen…
jokoa amaitu arte.
Bitartean hemen naiz ni;
beste ertzetik dena ikusten dut,
aho zabalik baina hitz egin ez.
Zoritxar onez
orain dela asko mutuarazi ninduten
eta horrela izan dezala
secula seculorum amen.